XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreko adibide guztietan bezala, grafikoa parabola bat da, baina kasu honetan simetri ardatza ez da ordenatu-ardatza, beste zuzen paralelo bat baizik.

Erpina eta ardatza Aurreko parabolaren erpina ez da ordenatu-ardatzeko puntu bat.

Honen koordenatuak ezagutzearren ikus ezazu ordenatu berdina duten parabolaren bi puntuekiko, adibidez (0,2) eta (-3,2) puntuekiko, distantzikidea dela.

Horretaz erpinaren abzisa -3/2 da.

Erpinaren ordenatuari dagokionez, ekuazioaren x-aren ordez -3/2 zenbakia ipiniz, eta adierazitako eragiketak eginez lortzen da.

Eragiketa hauen emaitza, hots,-3/2ren irudia, parabolaren erpinaren ordenatua da.

Egiazta ezazu -1/4 zenbakia dela.

Honela parabolaren erpina puntua da.

Ateratako parabola ekuazioa daukanarenetik lortu da translazio-bektore baten bidez; translazio-bektorea jatorritzat (0, 0) puntua eta muturtzat (-2-4) puntua daukan geziaren bidez adieraz daiteke.